Physis Versus Nomos

Physis Versus Nomos https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
albiste-laburra
Physis Versus Nomos
Proiektuaren hirugarren estudioko diskoa kaleratuko du Beñat Antxustegi GAZTEZULOko musika kritikariak urtea amaitu aurretik; Saudade é fatal izango du izenburua. Urria posprodukzio lanetan emango duten arren, salerosketa kanpainia abiatu du Antxustegik. Diskoa erosten dutenen artean hiru kontzertu zozkatuko ditu. Hau da, erosle bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio, eta zozketan zorteko diren hiru lagunek Physis Versus Nomos zuzenean nahi duten tokian eta egunean entzuteko aukera izango dute. Aukera paregabea!