“Photograma”

“Photograma” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/photograma/@@download/image/48p14-2.jpg
2005/01/04
kritika
Testua: B. Malone
Zein
48.zenbakia
“Photograma”
Nire zerrenda partikularrean, ez dut  zalantzarik: hauxe da euskal musikak iaz emandako diskorik onena. Zein? taldekoek bakan batzuen esku dagoen gaitasuna dute: igarri ezineko kanta harrigarriak  egiteko gauza dira, beren barne-egituran entzulearekin jolasa planteatu, eta harat-honat daramatzatenak.  Hasieratik bukaerara, txapela kentzeko  moduko  duzue “Photograma”. Kanta guztiak bikainak dira, baina “Ez larritu”, “Jauzia”, “Aurrenak eta azkenak” eta “Desio bat” abestiek cum laude izendapena merezi  dute. Gitarra konponketa sotilak, bide hegitik badilen ahots ausarta, eta musikalitate bereziko hitz jolas asko… nortasunaren photograma aberatsa, benetan.