“Phospehene Dream” ****

“Phospehene Dream” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/phospehene-dream/@@download/image/Black_Angels_Phospehene_Dream.jpg
2011/01/04
kritika
Testua:
Black Angels
114.zenbakia
“Phospehene Dream” ****
Estatubatuarren hirugarren lana. Ezbairik gabe, orain arte grabatu duten borobilena. Aspalditik ezagutzen genuen Austin hirikoen psikodeliarako joera, acid-rockean murgiltzeko zuten maisutasuna. Oraingoan, baina, giro lisergikoak aldera batera utzi gabe, 60ko hamarkadako pop eraginak nabariak dira. Hala, beren herrikide ziren 13th Floor Elevators kultuko bandaren influentziaz gain –Sunday Afternoon doinuan eragin hori agerikoa da–, Beatles pop zaleen melodiak ere entzun daitezke Yellow Elevator #2 abestian, kasu. Adi Telephone garage-rock kantari.
julen azpitarte