Pfizer erakundeak koronabirusaren aurkako pilula iragarri du urte bukaerarako

Pfizer erakundeak koronabirusaren aurkako pilula iragarri du urte bukaerarako 2020an zehar sortutako pilula hau entsegu klinikoko lehengo fasean dago martxotik. 60 pertsona ari dira berau aztertzen, 18-60 urte bitartekoak, Estatu Batuetako eta Belgikako Pfizer laborategietan. Lortzen ari diren emaitzak oso baikorrak dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pfizer-erakundeak-koronabirusaren-aurkako-pilula-iragarri-du-urte-bukaerarako/@@download/image/Captura de pantalla 2021-05-03 a las 7.52.01.png
2021/05/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2020an zehar sortutako pilula hau entsegu klinikoko lehengo fasean dago martxotik. 60 pertsona ari dira berau aztertzen, 18-60 urte bitartekoak, Estatu Batuetako eta Belgikako Pfizer laborategietan. Lortzen ari diren emaitzak oso baikorrak dira.
Pfizer erakundeak koronabirusaren aurkako pilula iragarri du urte bukaerarako

Koronabirusaren aldaera berriekin eta herrialde askotan duten txertoaren gabezia dela eta, badirudi pandemiak ez duela amaiera hurbilik. Alta, zientzialariek ikertzen jarraitzen dute kutsaduren zabaltzea kontrolatzeko. Honela, Pfizer laborategi estatubatuarra, COVID-19aren aurkako txertoak merkaturatzeaz gain, honen aurkako pilula batean ere lanean ari da. 

Pfizer-ek egindako prentsa komunikatu batean adierazi du ahotik hartuko den pilula, PF-07321332 deitutakoa, proteasa inhibitzaile baten funtzioa duela. Hitz xumeetan, birusa erasotuko lukeela hau zabaltzea eragotziz egoera larritu aurretik. HIESaren tratamendurako erabilitako antzeko mekanismoa du. 

18-60 urte bitarteko 60 pertsona inguru dabiltza lehen faseko probetan. Komunikatuaren arabera, bi onura garrantzitsu dakartza pilula honek: ez da beharrezkoa pertsona ingresatu edo egoera larrian egotea erabili ahal izateko eta lehen sintoma agertzen denetik hartu daitezke. Honela, pilula hau COVID-19 dela eta ospitaleratutako gaixoentzat tratamendua bilakatu liteke, baita txertoaren osagarri ere etorkizun hurbil batean.