Petra

Petra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/petra/@@download/image/lp_petra_zuzene_1444907037.jpg
2015/10/13
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Petra
166.zenbakia
Petra
Antzinaroko rocka egiten dute donostiarrek; beraiek rock-aurrekristaua jotzen dutela diote. Gitarrak, baxua, bateria, teklatuak eta ahots gutxi batzuk. Musika anbientala luze gainditu dute. Entzuten denaren inguruan beste errealitate bat sortzen du. Reaggearen kontundentzia eta errepika kanta gregoriarren mistikarekin eta rockaren intentsitatearekin nahasten jakin dute. Lehen piezatik badakigu zer aurkituko dugun bidaia soniko honetan, eta pieza guztiak dira garrantzitsuak. Diskoa benetan gomendagarria da oiloipurdi azala gustuko baduzu.