Peter Pan ezin ilunagoa

Peter Pan ezin ilunagoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/peter-pan-ezin-ilunagoa/@@download/image/2011663560ben_hibon_Pan.jpg
2012/12/13
berria
Peter Pan ezin ilunagoa
Hasiera batean, Guillermo del Toro zen J. M. Barrieren antzerki lanari aurpegi aldaketa egiteko aukeratua, baina azkenean, Ben Hibon izango da Pan tituludun filmaren zuzendaria. Aaron Eckhart Hook kapitaina izango da, edo hobe esanda, Hook detektibea. Bere lana umeak bahitzen dituen gaizkile bat harrapatzea izango da eta lan horretan lagunduko dio bahitzailearen atzaparretatik ihes egitea lortu duen neskatxa bakarrak: Wendyk. Anna Sophia Robb izango da Wendy eta Sean Bean aldiz, Smee, kasu honetan, Hooken nagusia.