Peter Jackson eta fantasiaren xarma

Peter Jackson eta fantasiaren xarma https://www.gaztezulo.eus/albisteak/peter-jackson-eta--fantasiaren-xarma/@@download/image/20091168175The_lovely_bones_4.jpg
2012/12/13
berria
Peter Jackson eta  fantasiaren xarma
The Lord of the Rings (2001-2003) eta King Kong (2005) ekoizpen arranditsuak zuzendu ostean, sustraietara itzuli da Peter Jackson zeelandarra. Beldurrezko generoaren altzora, alegia. Fantasia eta lirismoa fintasunez uztartzen baititu Heavenly Creatures (1994) apartaren egileak The Lovely Bones drama iradokitzailean. Bahitu, bortxatu eta hil egin dute Susie Salmon nerabea. Linbo moduko batean gatibu, heriotzaren osteko pasadizo arrotzetan bilatuko du erredentzioa. Saoirse Ronan gazteak jokatzen du rol nagusia. Peter Jacksonen perlatxo ederra da.