Peruko gobernuak transexualitatea buru gaixotasun bezala sailkatu du

Peruko gobernuak transexualitatea buru gaixotasun bezala sailkatu du 2019an Osasunaren Mundu Erakundeak Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik (CIE) ezabatu bazuen ere, Peruko gobernuak erabaki atzerakoia hartu du, gaixotasun izendatuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/peruko-gobernuak-transexualitatea-buru-gaixotasun-bezala-sailkatu-du/@@download/image/5IQTVFDXVZFU7LWX25G7UYFELM.jpg
2024/05/20
2019an Osasunaren Mundu Erakundeak Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenetik (CIE) ezabatu bazuen ere, Peruko gobernuak erabaki atzerakoia hartu du, gaixotasun izendatuz.
Peruko gobernuak transexualitatea buru gaixotasun bezala sailkatu du

Erabakia dekretu berriz hartu du Osasun Ministerioak, eta hemendik aurrera transexualitatea buru eta jokabide nahasteen kategorian azalduko da.

Honek esan nahi du, Peruko trans pertsonak buruko gaixotasunak dituzten pazienteak bezala tratatuko direla osasun zentroetara joaten direnetan.

Esan beharrik ez dago erabaki hau LGBTI+ komunitatearen eskubideen aurka doala eta sekulako sumindura eragin du herrialdean. Más Igualdad Perú deitutako kolektiboa, adibidez, sinadurak biltzen ari da herrialdeko osasun ministroari kexa-gutuna bidaltzeko.