Peru Gamelu, euskal umore beltzaren erregea, jaio da

Peru Gamelu, euskal umore beltzaren erregea, jaio da Mondragon unibertsitateko ikus-entzunezko bost ikasleren lan bat bezala jaio zenari jarraipena emateko hautua hartu dute 21-25 urte bitarteko ikasleek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/peru-gamelu-euskal-umore-beltzaren-erregea-jaio-da/@@download/image/IMG_3190.jpg
2023/01/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mondragon unibertsitateko ikus-entzunezko bost ikasleren lan bat bezala jaio zenari jarraipena emateko hautua hartu dute 21-25 urte bitarteko ikasleek.
Peru Gamelu, euskal umore beltzaren erregea, jaio da

Peru Gamelu pertsonaiaren bitartez umore beltzat euskaraz jorratzeko asmoa dute, euren ustetan, euskal gazteriaren artean umorearen beltzaren alorrean hutsune bat dagoelako, "baita gazteentzako marrazki bizidunetan ere. Euskal umorea oso zuzena da, ez dago umore beltzik". 

Euskal umorea oso zuria dela iritzi diote, "orokorrean euskañola, erdarakadak edo akatsak egiteari beldur zaio". Peru Gamelu hutsune hori betetzera dator: "Gure umorea beltza da, kutre estiloan egina. Gure gaztetasunaren freskotasuna eman nahi diogu eta makarrak izan. Euskal Herriko jende ezaguna zirikatuko dugu, ez da inor libratuko". 

Peru Gameluren helburu nagusia euskal gazteak umore beltzera hurbiltzea dela diote eta "horretarako egungo gazteen hitz egiteko modua erabiliko dugu. Peru Gamelu pertsonaia makarra izango da eta euskalkia eta euskañola erabiliko ditu. Txantxak, berriz, beste pertsonaiak, euskara batua erabiliko du eta ia beti euskaraz arituko da". 

Proiektu honekin gazteen artea euskara sustatu nahi dute eta gazte askok euskara erabiltzeko duten beldurra alboratu, azpimarratuz akatsak egitea ez dagoela gaizki. Azken helburu bezala, euskal edukiek sareetan merezi duten tokia aldarrikatzea dela azpimarratu nahi izan dute. 

Sartu Peru Gameluren Instagram kontuan eta ikusi lehen atala