Pertsonen bizitzako datuak aztertuta hauen heriotza aurresan lezakeen AA sortu dute

Pertsonen bizitzako datuak aztertuta hauen heriotza aurresan lezakeen AA sortu dute Adimen Artifizial honek pertsonen bizitzako askotariko datuak aztertzen ditu eta hauen heriotzaren pronostikoa eta etorkizuneko jazoeren ingurukoa egiten du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pertsonen-bizitza-datuak-aztertutako-hauen-heriotza-aurresan-lezakeen-aa-sortu-dute/@@download/image/galleta-fortuna-tradicional-papel-blanco-vacio-texto.jpg
2024/01/04
Adimen Artifizial honek pertsonen bizitzako askotariko datuak aztertzen ditu eta hauen heriotzaren pronostikoa eta etorkizuneko jazoeren ingurukoa egiten du.
Pertsonen bizitzako datuak aztertuta hauen heriotza aurresan lezakeen AA sortu dute

Adimen Artifizialean egin diren aurrerapenak izugarriak dira eta zientzialari askok uste dute pertsonen egunerokoan geroz eta eragin handiagoa izango duela… baina gure heriotza aurresatera iritsi ote dira?

Nature Computational Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batek frogatu du honelako pronostikoak egin ditzakeen tresna entrenatu litekeela.

Danimarkako eta Northeastern-eko (AEB) unibertsitateetako zientzialari taldeak sei milioi danimarkarren osasun eta ogibideei buruzko datuak bildu eta aztertzea lortu dute. Hortik abiatuta, zientzialari hauek, life2vec deitutako modeloa garatu dute eta frogatu dute pronostikoak egiteko gaitasun izugarria duela.

Garatutako modeloa entrenatu ostean, begi bistan geratu zen tresna honek bestelako sare neuronal aurreratuak gainditzen dituela eta norberaren nortasuna eta heriotza aukerak zehaztasunez aurresaten dituela.

Gure nortasunaren datuekin batera bizilekua, hezkuntza, diru-sarrerak, osasun eta lan baldintzen informazioarekin pronostiko zehatzak egiteko gai omen da. Zientzialariek onartzen dute tresna honek eztabaida etikoa sortuko duela eta erronka ugari gainditu beharko dituela erabili aurretik. Euren ustez ordea, AA honek pertsonek izan ditzaketen gaixotasunak aurreikusi ditzake eta horrek asko lagunduko luke prebentzioan.