Pertsona toxiko bat du lanean, zer egin?

Pertsona toxiko bat du lanean, zer egin? Badakizu zertaz ari naizen, ezta? Pertsona negatibo bat, esaten duzu guztiaren ikuspegi ezkorra eskaintzen duena, inoiz besteari arrazoia eman ezin diona eta mesfidatia, ez duena ulertzen badagoela inongo ezkutuko intentziorik ez duen jende zintzoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pertsona-toxiko-bat-du-lanean-zer-egin/@@download/image/L32CLQY435EB5LWVYXARADR5AM.jpg
2020/02/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Badakizu zertaz ari naizen, ezta? Pertsona negatibo bat, esaten duzu guztiaren ikuspegi ezkorra eskaintzen duena, inoiz besteari arrazoia eman ezin diona eta mesfidatia, ez duena ulertzen badagoela inongo ezkutuko intentziorik ez duen jende zintzoa.
Pertsona toxiko bat du lanean, zer egin?

Mota honetako langileek giro txarra sortzen dute lanean, desatseginak dira eta desmotibatzaileak. Besteak kritikatzen aritzen da une oro, nahiz eta beraiek diren gero errendimendurik eskasena dutenak.

Pertsona toxikoa izatearen ondorio negatiboak
Errazena da pentsatzea pertsona hauek ezkor jaio zirela, horrelakoak direla, beste batzuk ile gorri jaiotzen diren moduan. Ez da horrela ordea, guztiak du azalpen bat. Ikerketa baten arabera litekeena da jokabide hauek errespetu faltarekin lotuta egotea. Hau da, pertsona ezkor edo ziniko batek errespeturik gabe jokatzen du uste duelako aurretik berari errespetua ukatu zaiola. Horregatik erasotua sentitzen da une oro eta modu erasokorrean erantzuten du. Emaitza: etengabeko zinismoa eta errespetu falta.

Horrelako jarrerek sortzen duten bazterketa soziala ez da duten ondorio negatibo bakarra. Zinismoak osasun fisiko eta mentaleko arazoak ekar ditzake ikerketa batzuk ondorioztatu dutenez, eta aldi berean, osasun kaskarra jokabide zinikoaren sortzailea izan liteke. Beste ikerketa batzuk aipatzen dutenez pertsona kutsakorrek heriotza-tasa handiagoa dute ez dutenekin alderatuz. Gainera, erosahalmen urriagoa izateko aukera gehiago ere badituzte.

Besteenganako duten konfiantza faltak, beti beraz aprobetxatuko direnaren beldurrez, beste lankideengan jarrera negatiboa eragiten dute eta horregatik inor ez du pertsona hauekin kolaboratu nahi. Hori dela eta hobetzeko aukerak murrizten zaizkie, kooperazioarekin lotzen baitira askotan aukera hauek.

Nire lankidea ziniko bat da, zer egin?
Jokabide asozialaren onena aldatu daitekeela da. Beraz, lankidearekin eztabaida etengabean sartu aurretik bi aukera dituzu: berarengana ez hurbildu edo sakon arnasa hartu eta psikologia erabili. Izan ere, lehen aukera lanean askotan ez baita aukera.

Pertsona toxikoa zinismotik aldetzeko aukera bat ahalduntzea litzateke, erakutsiz konfiantza duzula beragan eta bere lanean. Bestalde, errespetatua senti dadila lortu behar da, horrela bere jarrera ezkorra alde batera utziko baitu.

Berarekin modu zintzoan hitz egiteak ere tetsioa baretzen lagundu lezake. Aurrez-aurreko elkarrizketa bat eduki adibideekin azalduz bere jokabidea ez dela egokia eta gatazka sortzen duela lan giroan. Hori bai, beti ere enpatia aurretik jarriz eta galdetuz ea zerbaitek kezkatzen duen edo arazoren bat duen lanean horrela jokatzeko.

Laburbilduz, entzun, frogatzeko pertsona toxikoari kontutan hartzen dela bere ahotsa. Erabakiak hartzerako garaian ere aukerak eman bere iritzia emateko eta horiek kontuan hartu. Hori bai, ez pentsatu lehengoan lortuko duzunik. Horrelako nortasun mikatza ez da goxatzen egun batetik bestera. Saiatzeagatik ez da ezer galtzen ordea, okerrago ez zara geratuko. Emaitzarik ez baduzu lortzen, beti dago kasurik ez egiten eta merezi duten pertsonengana hurbiltzeko aukera.