Pertseiden behaketa astronomikoa egingo dute Izki eta Valderejo Parke Naturaletan

Pertseiden behaketa astronomikoa egingo dute Izki eta Valderejo Parke Naturaletan Gaur eta bihar izango dira behaketak, gaian adituak direnen azalpenekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pertseiden-behaketa-astronomikoa-egingo-dute-izki-eta-valderejo-parke-naturaletan/@@download/image/Pertseidak_Izki.jpg
2023/08/11
Gaur eta bihar izango dira behaketak, gaian adituak direnen azalpenekin.
Pertseiden behaketa astronomikoa egingo dute Izki eta Valderejo Parke Naturaletan

Pertseidak edo San Lorentzoren malkoak behatzeko jarduera gidatuak izango dira asteburu honetan Arabako Izki eta Valderejoko Parke Naturaletan. Izar iheskorren zaparrada gaurtik igandera ikusi ahal izango da intentsitate handienarekin.

Valderejon antolatutako jarduera gaur egingo da, Lalastrako parketxean. Gaubea Astronomia Elkarteko espezialistek gidatuko dute behaketa, eta astronomiari, honen alderdi historiko eta mitologikoari buruz eta fenomeno horien inguruko bitxikeriei buruzko azalpenak emango dituzte. Jarduera gaueko bederatzi eta erdietatik goizaldeko ordu batera izango da.

Izkiko hitzordua, berriz, bihar izango da, gaueko hamarretatik goizaldeko ordu bat eta erdietara. La Otra Mitad elkarte astronomikoko gidari espezializatuen eskutik izango da behaketa eta baita azalpenak ere. Izar-zaparradaz gozatuko dute parte-hartzaileek, eta zorte apur batekin, baita Saturno eta Jupiter planetak behatu ere. Jarduera Korresko aisialdi gunetik abiatuko da, bertan autobusa egongo baita parte-hartzaileak Izkiko Behatoki astronomikora eramateko.