Pertseidak hemen dira, urteko ozar-izar garrantzitsuenak

Pertseidak hemen dira, urteko ozar-izar garrantzitsuenak Gaur gauean bertan izango da izar hauek ikusteko irismen handiena, nahiz eta uztailaren 17tik ikusgarri zeuden eta horrela jarraituko duten abuztuaren 24ra arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pertseidak-hemen-dira-urteko-ozar-izar-garrantzitsuena/@@download/image/perseidas-2020-como-ver-la-lluvia-de-estrellas-de-san-lorenzo-en-su-maximo-esplendor-655x368.jpg
2020/08/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gaur gauean bertan izango da izar hauek ikusteko irismen handiena, nahiz eta uztailaren 17tik ikusgarri zeuden eta horrela jarraituko duten abuztuaren 24ra arte.
Pertseidak hemen dira, urteko ozar-izar garrantzitsuenak

Pertseiden ozar-izarra abuztuan izan ohi da eta aste honetan ikusi ahal izango dira argien. 100 meteorotik gora igaroko dira gaur gauean. San Lorenzoren negarrak bezala ere ezagutzen dena Swift-Tuttle kometaren isatsaren hondarrak dira. Objektu harritsu honek eguzkiaren orbita gauzatzen du 133 urtetik behin. Bere ibilbidean hauts errekasto bat uzten du atzetik eta gure planetaren ingurutik urte sasoi honetan igarotzen da. Guk ikusten duguna beraz 200.000 kilometro orduko doan kometa baten partikulak dira. Izar-usoek sortzen duten frikzioagatik sortzen da hautsaren desintegrazioa. Perseo konstelazioan sortzen direla dirudi eta hortik dator pertseidak izena.

Kometaren hondarrak Lur planetaren errotazio zehatz batean soilik ikus daitezke, beraz Swift-Tutllek kometatik sortzen den hauts-hodeia gure planetan nahikoa biratu arte ezin dira ikusi. Errotazio zehatz hau goizaldean gertatu ohi da, konstelazioa zeruan garaien dagoenean. Orduan, erraztasunez ikusi ahal izango dira izar-uxoak. 

2020. urtea ez da urte txarra pertseidez gozatzeko. Izan ere, ilargia txikiagotze fasean dago eta beraz, zenbat eta iluntasun gehiago egongo denez, behagarriagoak izango da. Hori bai, hiri eta herrietatik urruti joan beharko du hauek ikusi nahi dituenak, hauetan dugun argi kutsadurak ez baitu behar bezala ikusten uzten.