Pertseidak inork baino hobeto ikusi nahi?

Abuztuko gauetan zerura begiratzen badugu, sorpresa ugari izango ditugu, batez ere asteburu honetan; urtero bezala, iritsi da Pertseidak ikusteko garaia. Pertseiden meteoroak uztailaren 24tik abuztuaren 22ra arte ikus daitezke, baina izar-euri horren jarduera handieneko unea abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gaua izatea espero da, 60 meteoro inguru orduko izango baitira, eta behaketa-baldintzarik onenetan 100 meteoro orduko ikusi ahal izango dira. Aurten inork baino hobeto ikusi nahi badituzu, adi gure gomendioei:
Pertseidak ikusteko irteerak antolatu dituzte Aranzadi Zientzia Ekarteak eta Iruñeko planetarioak. Bestalde, Donostiako Eureka! Zientzia Museoko Planetariora hurbiltzen diren bisitariei fenomeno honen azalpena emango zaie 2D-ko saio guztietan abuztuaren 1etik 12ra. Saioaren bukaeran izar-euri honen simulazio bat egingo da Planetarioan.
BEGIRATU IZARRAK PROFESIONALEN MODURA- Noiz begiratu behar den jakiteko: Eclipse Calculator
- Zer begiratu behar den jakiteko: Star Walk
- Argazkiak ateratzeko: PhotoPills
- Jankintsuena izateko: NASA
- Eta planetak aurkitu nahi baditut? Exoplanet