Perlak taldearen agurra

Perlak taldearen agurra Sare sozialen bidez eman dute erabakiaren berri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/perlak-taldearen-agurra/@@download/image/CzAqjv2XgAQ1_vp.jpg
2018/12/14
berria
Sare sozialen bidez eman dute erabakiaren berri
Perlak taldearen agurra

Bi euskal musika taldek agurra eman dute aste honetan; Berri Txarrak taldearekin batera, Perlak taldeak ere adioa eman du sare sozialen bidez. 2013. urte hasieran sortu zen taldea Zarautzen, eta post-punka egin dute gehienbat. 2014an Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten, eta hiru disko kaleratu dituzte. Hemen beraien mezua:

"Aspaldian ez dugu ezer argitaratu, ez berririk ez bestelakorik. Izan ere, hilabete gutxi batzuetako deskantsua hartzea erabaki genuen, taldekide bakoitzak genituen beharrei buruz lasai hausnartzeko asmoz. Bizitza mugimendua baita, nahita bilatutako eta nahigabe etortzen diren aldaketez osaturikoa, eta ezinbestekoa da bakoitzak bere barrenak dioena entzun eta erabakiak hartzea. Horrexegatik, hilabete gutxitako deskantsua zena, ia urtebetekoa izatera iritsi den honetan, Perlaken aroa bukatutzat ematea erabaki dugu. Sarritan esan ohi den moduan, lehio berri bat zabaldu dadin, ate bat itxi behar baita. Sekula ahaztuko ez ditugun milaka oroitzapen eder ditugu, entseguak, kontzertuak, disko grabaketak... Baina batez ere, presarik gabeko tertulia amaiezinak, barre algara nahiz malkoez beterikoak. Ez dugu agur esan nahi, inoiz ez baita jakiten etorkizunean zer gertatuko den, bizitzaren mugimenduak nora eramango gaituen. Beraz, besterik gabe, gero arte, Perlak".