Perfume: The story of a murderer **

Patrick Suskind idazlearen Perfumea best-seller gordinaren zinema egokitzapena dakarkigu Tom Tykwer zinemagile alemaniarrak. Istorioa XVIII. mendearen bukaeran dago girotua, eta Jean-Baptiste Grenouille zorigaiztoko gaztearen bizipenak ditu ardatz. Mutilak usaimen fina du oso, eta ahalmen horrexek Baldini lurringilearen arreta erakarriko du. Baldinirekin lan egin eta gero, Grasse hirira joko du Grenouillek. Bertan, lurrin perfektua lortzen ahaleginduko da. Horretarako, neska gazteak erail eta haien esentzia jasoko du. Film ikusgarria baina hotza. Sentimendurik kutsatzen ez duena. Gainera, eleberriko eszenarik esanguratsuena urkamendikoa irrigarri filmatzen du Tykwerrek. Erdipurdikoa da.