'Peppa Pig'-eko aktorearen soldata harrigarria

'Peppa Pig'-eko aktorearen soldata harrigarria 16 urte ditu eta sekulako dirutza irabazten du! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/peppa-pig-eko-aktorearen-soldata-harrigarria/@@download/image/5b05922a4813d.jpeg
2018/05/29
berria
16 urte ditu eta sekulako dirutza irabazten du!
'Peppa Pig'-eko aktorearen soldata harrigarria

Harley Bird aktorea 5 urterekin hasi zen Peppa Pig txerri famatuaren marrazki bizidunari ahotsa jartzen, eta sekulako dirutza irabazi du; erritmo berean jarraitzen badu, 21 urte betetzean milioiak poltsikoratuko ditu. Hain zuzen, orduko 1.100 euro irabazten ditu aktoreak, eta astean 13.700 euro. Harrituta?

 

 

Aktoreak 11 urte daramatza Peppari ahotsa ipintzen, eta oraingoz ez du uzteko asmorik. Sekulako arrakasta du, eta oso famatua bihurtu da. Peppa Pig marrazkiek aldiz, mundu guztian zehar zabaltzea lortu dute; 180 herrialdetan ematen dira, 40 hizkuntzatan. Hori bai dela harritzekoa!

 

ANTISISTEMA SINBOLOA TXINAN ETA DEBEKATUA AUSTRALIAN

Peppa Pig marrazki bizidunak sekulako fenomeno mundiala dira, eta ez dira polemikaz libratu. Txinan esaten baterako, antisistema sinbolo bihurtu dira shehuiren tribu urbanokoentzat, eta azalean tatuatzera iritsi dira. Australian aldiz, debekatu nahi izan zuten, protagonistak armiarma bat daukalako lagun, eta irudi hori haurrentzat arriskutsua izan zitekeelako. Baina Peppa ez da desagertuko; alderantziz! Datorren urtean pertsonaian oinarritutako bi parke tematiko irekiko dituzte Shanghain eta Beijingen.