Pentsatu Iratzarri Zure Kontzientzia

Pentsatu Iratzarri Zure Kontzientzia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pentsatu-iratzarri-zure-kontzientzia/@@download/image/Fridays_Crew.jpg
2012/06/01
kritika
Testua: Asier Kortabarria
The Fridays Crew
130.zenbakia
Pentsatu Iratzarri Zure Kontzientzia
Punk-oi! bortitza, koro landuak, melodia eta letra konprometituak. Itzuli dira The Friday’s Crew. 2009ko lehen lanaren ondoren, bigarrenaren zain geunden, eta, dudarik gabe, agerikoa da aurrerapausoa. Estilo aldetik ildo beretsuari eutsiz, urolarrek kalitate salto nabarmena eman dute, batez ere abestien lanketan islatu dena. Hitzak euskaraz dira, ingelesezko Evangelizating izan ezik, eta mezuak kritika sozialetik gai pertsonalagoetaraino doaz, oso zainduak baita ere. Eduki beharrekoa!