Pentsamenduekin kontrolatu daitekeen gurpildun aulkia diseinatu da

Pentsamenduekin kontrolatu daitekeen gurpildun aulkia diseinatu da Pertsona tetraplegikoei mugitzen lagunduko lieke gurpildun aulki honek. Espresuki mugimenduan pentsatzen egon da funtzionatzen du eta ez du prozedura inbaditzailerik behar, elektrodoz osatutako txano bat baino ez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pentsamenduekin-kontrolatu-daitekeen-gurpildun-aulkia-diseinatu-du/@@download/image/Captura de pantalla 2022-11-30 a las 7.23.37.png
2022/12/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pertsona tetraplegikoei mugitzen lagunduko lieke gurpildun aulki honek. Espresuki mugimenduan pentsatzen egon da funtzionatzen du eta ez du prozedura inbaditzailerik behar, elektrodoz osatutako txano bat baino ez.
Pentsamenduekin kontrolatu daitekeen gurpildun aulkia diseinatu da

Pertsona tetraplegikoek ezin dute euren gorputza lepotik behera mugitu. Beti horrela ez bada ere, orokorrean, lesio traumatiko baten erruz, garuna eta nerbio-sistemaren arteko konexioa etetean gertatzen da. Konexio hori gabe, garunak ezin die hankei mugitzeko agindua pasa.

Gurpildun aulki hau Texaseko Unibertsitateko ikertzaileek garatu dute Austinen (AEB). Asmakuntza honek mugitu ezin diren pertsonei lagundu ahalko die, euren garuna urrutiko kontrol bilakatuz eta aulkia nahi duten norabidean mugitzea ahalbidetuz, pentsamenduak soilik erabilita.

"Garunarekin kontrolatutako gurpildun aulkiak erabateko paralisia duten pertsonen kasuan mugitzeko irtenbide interesgarria dira", adierazi dute ikertzaileek iScience aldizkarian. "Hezur-muineko lesioa duten hiru erabiltzaile tetraplegiko entrenatu ditugu aulkia pentsamenduarekin kontrolatzeko eta nabigazio zeregin konplexuak burutzeko", azaldu dute. 

Hau ez da pentsamenduekin zerbait mugitzen den lehenengo aldia. Alabaina, aulkia pertsona tetraplegikoek probatua izan eta pentsamendu zehatzekin funtzionatzen du. Aurretik burutu diren proiekturik gehienak inongo tetraplegiarik ez zuten pertsonek probatu izan dituzte eta erabiltzaileek estimuluen aurrean zuten erreakzioen arabera aktibatzen ziren soilik.