Penthouse party

Bere garaian, gazteon artean arrakasta gehien zuten marrazki bizidunak Pantera Arroxarenak ziren. Gaur egun ez bezala, arrakasta hori ez zen lortzen efektu bereziei eta odol jario beldurgarriei esker. Irudimen eta komikotasun handiko marrazkiak ziren, eta marrazkiekin batera entzun zitekeen musikak zeresan handia zuen arrakastan. Henry Mancini maisuak konposatutako sintonia ez dugu inoiz ahaztuko. Manciniren omenez kaleratutako disko honetan, kanta originalak entzun daitezke. Horrekin batera, hainbat bertsio, eta marrazkiekin bat datozen beste abesti batzuk ere badakartza, gaur egungo egile ezagunek konposatutakoak (Fat Boy Slim, Nicola Conte, St. Germain
).