Peñetako pankartak beltzak izango dira aurten

Peñetako pankartak beltzak izango dira aurten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/penetako-pankartak-beltzak-izango-dira-aurten/@@download/image/20106189512fermin.jpg
2012/12/13
berria
Peñetako pankartak beltzak izango dira aurten
Adierazpen askatasuna, Sanfermin herrikoiak nahi ditugu, Sanfermin parte-hartzaileak, Peñei erasorik ez leloak jarriko dituzte pankarta guztietan, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez
Iruñeko Udalaren jarrera salatu nahi dute. Uztailaren 11n, bestalde, ez dira zezenketetara joango. Horren ordez, kalejira egingo dute txarangekin udaletxeraino.



Peñek “xantaia” salatu dute. Aldarrikapen politikorik eginez gero, Udalak diru laguntzarik ez diela emango gaitzetsi dute. Gogora ekarri dute, bestalde, zenbait peñari salaketak jarri dizkietela auzoetako jaietan eta San Fermin Txikiton, eta Udalak ez diola Gora Iruña! plataformari tokirik eman.