Pendrive

Pendrive https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pendrive/@@download/image/pendrive_1391695421.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Arrate Mardaras
148.zenbakia
Zer gertatuko litzateke editore batek galdutako pendrivea topatuko bazenu, eta egile ezezagunek idatzitako sei istorio baleude bertan? Kontakizunek ihesean ari diren pertsonak dituzte protagonista, zeintzuen bizitzetan maitasunak garrantzia handia duen. Gainera, Historiako hainbat momentutan kokatzen dira gertaerak: haitzuloen garaian, Erromatarren Veleian, Erdi Aroan, 36ko Gerra Zibilean… Liburua irakurri ondoren, jatorri misteriotsua duten testuak argitaratzeagatik editoreari eskerrak ematea besterik ez dagokio irakurleari.