Pelotoi maskulinoa harrapatzeagatik gelditu duten emakumea

Belgikan gertatu da. Omloop Het Nieuwsblad txirrindularitza lasterketan, gizon eta emakumeak atera ziren; gizonak lehenik eta emakumeak ondoren, 10 minutuko aldearekin. Nicole Hanselmann txirrindulari suitzarra lehena zihoan emakumeen lasterketan; bat-batean, gizonen pelotoia harrapatzeko zorian zelarik, antolatzaileek gelditzera behartu zuten.
Txirrindulariak guztiz gelditu behar izan zuen, eta noski, atzetik zetozen gainontzeko txirrindulariak segituan iritsi ziren Hanselmann geldi zegoen puntura. Azkenik, 74. postuan amaitu zuen. Kirolariak gertatutakoa salatu du Instagramen. Horrekin batera, gelditu zuten unea ikusi dezakezue hemen.