Pellot besta gosez dator

Hendaiako Bixintxoko Bestak izanen dira hilaren 14tik, ostirala, hilaren 23ra bitartean.
Jaien lehen egunean, ohi legez, Pellot kortsarioaren itzulera bera da jaietako nagusia- irudikatzen duen desfilea eginen dute, eta Herriko Etxeko balkoitik emanen zaie hasiera bestei.
Larunbat arratsaldean, Baleak elkarteak antolatutako danborrada ariko da kalerik kale.
Hona hemen Bixintxoko Bestetako beste hitzordu batzuk:
Igandean, hilak 16, denboraldiko lehendabiziko txotxa eginen dute eguerdian. Bertako sagardoa dastatu ahal izanen da.
Asteazkenean, hilak 18, Oroitza elkarteak Hendaiako historia kontatzen badidate ekimena antolatuko du; Hendaiako historiaren errepaso modukoa eginen dute Mendi Zola kultur gunean, 14:30ean.
Ostiralean, hilak 21, Patcha Mama eta Buuzbu taldeek joko dute Merkatu Zaharrean, 21:30ean.
Larunbatean, hilak 22, herri kirolen eguna izanen da. 24 urteko Xabier Ostizek 200 kiloko harri laukizuzenarekin marka lortzen ahaleginduko da. Aizkolariak, lasto altxariak, sakulariak eta abar ere jardungo dira.
Igandean, hilak 23, pilota bazkaria eta pilota partiden eguna izanen da.
Argazkia: Kazeta.info