Pearl Jam

estatubatuarrek euren proposamen berria kaleratuko dute hil honen 23an. Back spacer izenburuko diskoa azken hiru urteetan eginiko lanaren emaitza da. Hastapenetako doinu gogorretara itzuli nahi izan dute estatubatuarrek eta, horretarako, haien lehenengo lanak ekoitzi zituen Brendan O'Brien teknikariaren laguntza izan dute.