Pearl Harbor *

Gerra pilotu estatubatuarrak dira Rafe eta Danny adiskide minak. Evelyn izeneko erizain batekin maitemindu da Rafe. Europan, II. Mundu Gerra puri-purian da, eta Rafe nazien aurka borrokatzera bidali dute. Handik gutxira, haren heriotzaren berriak Danny eta Evelynen bihotzak kolpatuko ditu. Saminak, baina, maitasunari egingo dio leku apurka-apurka. Ustekabean, japoniarrek Pearl Harbor itsasontzi-basea bonbardatuko dute. Bertan dira Danny eta Evelyn gazteak. Nazionalismo kerratuz eta erromantizismo merengetsuz jositako ikuskizun efektista bat besterik ez da.