Paul Auster: kasualitateen Inbentarioa

Paul Auster gaur egungo idazle orijinalenetakoa da. Beisbol zale amorratua izaki, sei urte zituenean bere jokalari kuttunari autografoa eskatzera joan eta autograforik gabe geratu omen zen arkatzik ez zeramalako. Halakoa izan zen desgustu hark ekarri zion trauma, ez baita geroztik eta gaurdaino etxetik arkatzik gabe sekula irten. Horregatik bilakatu omen zen idazle. Izatez New Jerseykoa den idazle honek zaletu gehiago ditu Europan bere herrialdean baino. Bere liburuetan asko jokatzen du enkontru harrigarriekin: munduaren punta banatako bi pertsonak elkar topatu eta aita beraren seme direla jakiten dute egunen buruan. Hiri batera heldu, taxistari helbide bat eman eta taxista barrez hasten da: taxista bera helbide horretantxe bizi izan zen hogei urte lehenago. Literaturan nahiz bizitzan kasualitateek zentzu ezkutu bat dutela sinesten dutenetakoa da Auster. New York inguruan kokatzen ditu bere istorio gehienak ("The New York trilogy" trilogia ospetsua horren lekuko) eta gaizkiulertuak edo telefono dei erratuak izaten dituzte narrazio askok abiapuntuan. "The music of chance" liburuan, protagonistek harresi bat eraikitzen ematen dute liburu osoa. Austerrek kontatzen duenez, liburuko azken esaldia idatzi zuen egun berean birrindu zuten Berlingo harresia. Literatura eta bizitzaren lerroak, berriro gurutzatzen dira.
Ezagunak dira Paul Austerrek gidoigile bezala zinearen munduan egin dituen saioak. Bera da, besteak beste, "Smoke" eta "Blue in the face" filmetako tabako saltokiko istorio gogoangarrien asmatzailea. Duela urte pare bat zuzendu zuen bere lehen filma ere: "Lulu on the bridge", Mira Sorvino eta Harvey Keitel protagonista dituena. Filmak Europan oihartzuna izanagatik, EEBBtan ez zen zine aretoetara heldu ere egin. Bi jeneroak landu dituen arren, iritzi orokorraren kontra, liburuak zinemak baino gehiago iraungo duela defendatzen du Paul Austerrek.