Paul

Paul https://www.gaztezulo.eus/albisteak/paul/@@download/image/20116305785Paul.jpg
2011/07/04
kritika
Testua:
Aktoreak: Zuz: Greg Mottola. Akt: Simon Pegg, Nick Frost, Jane Lynch.

120.zenbakia
Paul
Amerikar komedia indiearen zuzendaririk nabarmenenetakoa, britainiar aktore bikoterik barregarriena eta E.T. kokteleran sartzearen emaitza. Nostalgiaz atzera begiratu bitartean, munduko arazoak ahaztu eta erretzeari utzi ezin dion estralurtarrarekin barre egiteko filma. Hori bai, ume, gazte zein guraso erakartzeko asmotan, espero zitekeen umore lotsagabetik asko kendu dute.