Pau i el seu germa (Pau y su hermano / Pau et son frere) ***

Alexek aspaldi abandonatu zuen hiria, mendi artean galdutako herrixka batean bizitza berri bati ekiteko. Haren heriotzaren oihartzunak Pau anaiaren erraiak astindu ditu. Alexek bere buruaz beste egin zuela jakitean, anaiak azken arnasa eman zuen herrira abiatuko da Pau amarekin batera. Marc Recha zinemagile kataluniarrak naturaren suntsitzeaz, denboraren iragankortasunaz, komunikaziorik ezaz eta bizitzaz gogoeta egiten du sentimendu kolpez zizelkaturiko film eder honetan.