Patxi Amezkua Argentinan

Patxi Amezkua Argentinan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/patxi-amezkua-argentinan/@@download/image/patxi_amezkua_s_1359549624.jpg
2013/02/04
berria
Patxi Amezkua zuzendariak amaitu du Buenos Airesen Septimo izeneko filmaren errodajea. 25 kilates (2009) film luzearekin debuta egin ostean, bigarren lanean ere suspentsea izango du ardatz nafarrak.
Ricardo Darinek (El secreto de sus ojos, 2009) eta Belen Ruedak (El orfanato, 2007) banandu berri den bikote bat gorpuztuko dute. Gizonaren etxebizitzan direla, modu misteriotsuan, seme-alabak desagertuko zaizkie. Filma datorren udazkenean estreinatzeko asmoa dute, ziurrenik, Donostiako Zinemaldian.