Pattinson, banpiroaren erakarmena

Twilight (2008) filmak famatu egin zituen Kristen Stewart eta Robert Pattinson aktore gazteak iaz. Stewart hauskorraren bihotza bereganatzen duen banpiro erakargarriaren rola jokatzen du Pattinson britainiarrak aipatu filmean. Errealitateak fikzioa gainditzen duela dio topikoak eta, kasu honetan, halaxe dela dirudi. Michael Angarano aktorearekin zuen maitasun harremana apurtu ostean, Pattinsonen besoetan aurkitu omen du-eta kontsolamendua neskatilak. Galai zurbila jazartzen duten nerabeen zoritxarrerako, banpiroak badu nori kosk egin.