Patti Smith, Wanda Jacson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas Bilbon ikusgai

Patti Smith, Wanda Jacson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas Bilbon ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/patti-smith-wanda-jacson-nneka-cocorosie-eta-julieta-venegas-bilbon-ikusgai/@@download/image/20125242462WOMEN-NIGHTS_azala.jpg
2012/12/13
berria
Patti Smith, Wanda Jacson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas Bilbon ikusgai
Guggenheim Bilbao Museoak Women's Nigth musika zikloa antolatu du eta Patti Smith, Wanda Jackson, CocoRosie, Nneka eta Julieta Venegasen emanaldiak ikusgai izango dira uztailean.


Museoaren 15. urteurrenean eta Radiation Tours ontzertu agentziaren lankidetzaren bitartez, emakumezko musikarien inguruko egitarau oparoa abian antolatu du datorren hilabeterako. Hitzordu guztiak uztailean izango dira, museoaren atrioan, Patti Smithena izan ezik, azaroan izango baita azken hau.
Lehenengo kontzertua uztailaren 3an izango da eta Wanda Jackson izango da zikloaren ateak zabalduko dituena. 50eko hamarkadan lehen diskoa grabatu zuen Jacksonek eta azken lana Jack Whitek ekoiztua izan da.
Tartean, uztailaren 5ean eta 20an Nneka abeslari nigeriarraren eta Cocorosie estatubatuarraren emanaldiak izango dira, eta uztailaren 21ean berriz Mexikoko Julieta Venegas nagusituko da.
Azkenik, azaroaren 13an New Yorkeko Patti Smith idazle eta musikariak ekainean kaleratuko duen diska aurkeztera etorriko da. Women's Night, emakume musikarien zikloa galdu nahi ez baduzu, dagoeneko sarrerak salgai daude. 

Egitaraua


Uztailak 3an WANDA JACSON
Museoaren lagunak: 20 euro
Publiko orokorrak: 25 euro
Uztailak 5ean NNEKA
Museoaren lagunak: 20 euro
Publiko orokorrak: 25 euro
Uztailak 20an COCOROSIE
Museoaren lagunak: 20 euro
Publiko orokorrak: 25 euro
Uztailak 21ean JULIETA VENEGAS
Museoaren lagunak: 20 euro
Publiko orokorrak: 25 euro
Azaroak 13an PATTI SMITH
Publiko orokorrak: 35 euro
Aurrezki abonua: lau kontzertuetarako:
Museoaren lagunak: 60 euro
Publiko orokorrak: 75 euro