Patti Smith, Donostiako Jazzaldia abiatzeko

Eguraldiak zapuzten ez badu behintzat, 45. Heineken Jazzaldia aurtengo egitarauko kontzertu erakargarrienetako batekin hasiko da gaur gauean: Patti Smith zuzenean eta dohainik Zurriola hondartzako Agertoki Berdean.
Aurtengo Jazzaldiaren egitaraua kontzertu onez beterik dator asko gaurkoa bezala doakoak, baina estatubatuarrarena berezia izango da. Chicagoko punk eta rock abeslariaren ibilbidea itzela da. 70eko hamarkadan bilakatu zen ezagun eta ospetsu, punk mugimendua puri-purian zela bere lehenengo albuma kaleratu zuenean: Horses (1975). Ondoren iritsiko ziren Radio Ethiopia (1976), Easter (1978), Wave (1979), Dream of Life (1988), Gone Again (1996), Peace ando Noise (1997), Gung Ho (2000), Tramplin (2004) eta Twelve orain hiru urte, 2007an.
Punkaren ama pontekotzat dute askok, izan ere, Smithek hasiera-hasieratik egin zuen saiakera berezia ikuspegi feminista eta intelektuala musika ildo honetan txertatzeko. XIX. mendeko poesia frantsesa berreskuratu eta gazteria estatubatuarrarengana hurbildu zuen, bere itxura androginoarekin aldarriak berretsiz. Bruce Springsteenekin batera idatziriko Because the Night (1978) kanta da bere lan ezagunena, belaunaldiz belaunaldi gaurdaino indartsu iritsi dena eta, besteak beste, R.E.M eta U2 bandek bertsionatu dutena.
Adin askotako jendea bilduko da gaur, ziur, Zurriolan. Gazteak bai, baina rockero zaharragoak ere bai, zalantzarik gabe. 20.000 eta 25.000 entzule bitarte biltzea espero dute antolatzaileek eta hainbat neurri berezi hartu dituzte jende pilaketak ahalik eta hobekien kudeatzeko.