Patente farmazeuitikoen aurka

Quitoko Gobernuak neurri ausarta hartu du multinazionalen kaltetan. 2.000 patente farmazeutiko indargabetzeko asmoa iragarri du Rafael Correa presidenteak, astero egin ohi duen irratsaioan. Ekuadorren sendagaien negozioaren %78 enpresa multinazionalen esku dagoela salatu du, 720 milioi dolar mugitzen dituztela urtean, eta sendagai horiek Ekuadorren bertan ekoitziko balira, hamar aldiz merkeago eskuratu ahal izango liratekeela. Etorkizun hurbilean produktu agrokimikoekin eta softwarearekin ere antzeko neurriak hartuko dituztela gaineratu du; ondasun publikoak direla, eta ez merkantzia. Ez zaio arrazoirik falta.