Patata frijitu garestienak

Municheko (Alemania) Mosel und Tschechow arte galeriari 22.000 euroko isuna jarri diote 1990ean Stefan Bohnenberger artistak eredu gisa erabili zituen bi patata frijitu desagerrarazteagatik. Urrezko pieza bat egiteko eredu gisa erabili zituen, hain zuzen. Baina horiek ere arte piezak direla argudiatu du egileak, eta auzitegiek arrazoia eman diote. Enee!