Pasta gustuko duzu? Bada, gauean jateak estresa eta lo ezina gutxituko lituzke
Beti esan izan zaigu pisua mantentzeko eta lasai lo egiteko gure afariak arina izan beharra duela, hau da, makarroiak bolognar saltsarekin jatea ez dela ideia ona. Ikerketa berri bat hau gezurtatzera dator.
Dirudienez pastak gutxiago estresatzen laguntzen digu eta lo ezinari aurre egiteko ere egokia da. Hori bai, pastaren kantitatea eta kalitatea kontrolatu behar dira horretarako. Lotara joan aurretik kaloria gehiegi biltegiratu nahi ez baditugu kopuruak murritzagoa izan beharra du.
Zoritxarrez, saltsak ekiditea da onenera gauerako, eta pasta gatz apur batekin eta gurin edota margarina kopuru txiki batekin laguntzea gomendatzen da.
Kopuruari dagokionez, 80-100 gramo nahikoak dira. Azken gomendio txiki bat: pastak gauean izan ditzakeen efektu onuragarriak %100 bermatu nahi badituzu, ez da gehiegi egosi behar eta egokiena pasta integrala erabiltzea litzateke, zuntz ugari duelako eta horrenbestez, digestioa errazago egingo dugulako.

