Pasos de baile (Pas de danse) **

Pasos de baile (Pas de danse) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pasos-de-baile-pas-de-danse/@@download/image/4p42-6.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: John Malkovich. Aktoreak: Javier Bardem, Juan Diego Botto, Elvira Minguez. Generoa: drama. Herrialdea: AEB / Espainia. Urtea: 2002. Iraupena: 133 minutu. 
4.zenbakia
John Malkovich aktore ezaguna kameraren atzean jarri zen lehen aldiz Hego Amerikako talde armatu iraultzaile baten liderraren atzetik dabilen polizia baten gorabeherak kontatzeko. Gerrillako buru arriskutsu horrek Ezequiel izena duen arren, Abimael Guzman —Sendero Luminoso-ko liderra— dakar gogora. Javier Bardem aktore espainiarra da Andres Vicente Gomez ezagunak ekoitzitako ezohiko thriller politiko honen protagonista. Ez da oso film ona, baina gustura ikusten da.