Pasaia-Lezo lizeoaren aldeko Kilometroak

Hona bostekoa! lelopean egingo dute 34. Kilometroen festa, Lezo inguruan. Bost kolorez osaturik dago ikastolaren ortzadara, Boxton du izena festarako propio eginiko maskota eta bost hamarkada dira ikastola zabaldu zutela. Hori guztia kontuan hartuta aukeratu dute festaren leloa. Bilduko duten dirua Lezon egiten ari diren eskola berrirako izango da.
Esne Beltza musika taldeak egin du Kilometroen kanta eta Asier Altuna eta Telmo Esnal zinema zuzendariek zuzendu dute bideoklipa.
Ibilbideak bost gune izango ditu.
Lehen gunean, Arraintokin, zirkuituan sartzeko bi sarrerak, sagardotegi menuko jantokia 23 euro; bakailao tortilla, txuleta, gazta eta irasagarra eta sagardoa txotxetik-, Kilometroak menurako jantokia izango dira -15 euro; pasta entsalada, oilaskoa saltsan eta postrea- , baita Eusko Label gunea ere, eta Kilometroen materiala salduko dute.
Emanaldiak:
10:00. Amaren Alabak
11:30. Korri Xalto ta Brinko
13:00. Txan Magoa
14:30. Arrabots
16:00 Anje Duhalde
17:30. Gozategi
Darieta gunean Kilometroen materiala salduko dute.
Emanaldiak:
10:00. UK Bill
13:00. Ze-esatek!
14:30. Gose
16:00. Naiz Roxa
17:30. Yellow page
Amunttenen haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte.
Emanaldiak:
10:30. Patata tropikala
12:00. Betizuak: diskofesta
14:30. Hipo eta Tomax
16:00. Kupela
17:30. Triki ta Ke
Urrullo gunean Eneko Seinen astoen gainean bueltaxka bat eman ahal izango da.
Emanaldiak:
10:30. Poxpolo ta konpainia
12:00. Oskarbi
13:30. Iñaki Plaza eta Ion Garmendia
15:00. Korrontzi eta Oinkari dantza taldea
17:00. Xarnege
Algeposan ere Kilometroen arropa erosi ahal izango da.
10:00. The lirium tremen(do)s
11:30. Harrika
13:00. Emon
15:00. Betagarri
17:00. Esne Beltza
Gune guztietan ogitartekoak, edariak eta izozkiak erosteko postuak egongo dira, baita komunak ere.