Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldian parte hartzeko epea amaitzear da

IKUSKA Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko 24. Erakustaldia azaroaren 12aren eta 19ren artean egingo da. Edozein pertsonak parte har dezake, beti ere 18 urtetik gorakoak izanez gero.
Aurkezten diren filmak 2021ko urtarrilaren 1etik hona egindakoak izan behar dute, eta iraupenaren aldetik gehienez hogei minutuko iraupenekoak. Gaia eta generoa libreak izango dira, eta filmak mutuak nahiz soinudunak izan daitezke.
Izen-ematea abuztuaren 31ra arte dago zabalik. Jaialdiaren webgunearen bidez egin daiteke, izen-emate fitxa betez; horrez gain, esteka bat erantsiko da film laburra bistaratzeko edo deskargatu ahal izateko. Bestalde, Click For Festival eta Festhome bidalketa-plataformak erabil daitezke.
Batzorde batek aurkeztutako lanen hautaketa egingo du, eta eurek erabakiko dute zein lanek parte hartuko duten Lehiaketako Sekzio Ofizialean, eta zeinek parte hartuko duten erakustaldiko sekzio paraleloetan.
Hainbat sari banatuko dituzte: Ikuska Film Labur Onenari, 1.200 euro; Zuzendari Onenari, 600 euro; Gizonezko Antzezle Onenari, 500 euro; Emakumezko Antzezle Onenari, 500 euro; Epaimahaiaren Sari Berezia, 500 euro; Ikusleen Saria,500 euro; Gazteen Saria, 500 euro; eta Mintzalagun Saria, 600 euro. Sariak azaroaren 19an egingo den Amaiera Bilkuran banatuko dira.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.