Pasaia, Ondarroa eta Tuterako horma-irudiak munduko hamar onenen artean sailkatu dira

Pasaia, Ondarroa eta Tuterako horma-irudiak munduko hamar onenen artean sailkatu dira Street Art Cities webgunearen lehiaketan azken fasera igarotako lanen artean bozka daiteke urtarrilaren 30era arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pasaia-ondarroa-eta-tuterako-horma-irudiak-munduko-hamar-onenen-artean-sailkatu-dira/@@download/image/My project-1 (3).png
2023/01/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Street Art Cities webgunearen lehiaketan azken fasera igarotako lanen artean bozka daiteke urtarrilaren 30era arte.
Pasaia, Ondarroa eta Tuterako horma-irudiak munduko hamar onenen artean sailkatu dira

Street Art Cities webguneak Euskal Herriko hiru lan aukeratu zituen munduko ehun horma irudi onenen zerrendan sartzeko, eta hirurak igaro dira azken fasera, hamar lan onenen multzora.

Hauek dira finalisten artean dauden hiru lanak: Nextor Otaño Nexgraff pasaitar artista gazteak Illumbe musika elkartearen 50.urteurrenaren aitzakian Pasaiako Casa Cirizan egindako horma irudia; Wedo Goas galiziarrak eta Slim Safont kataluniarrak Tuteran eginiko lana; eta Lian kataluniar artistak Ondarroan saregileen omenez sortutakoa.

Hautaturiko ehun horma-irudien artean munduko hainbat tokitakoak daude, hala nola, Albania, Argentina, Kolonbia, Georgia, India, Jordania, Zeelanda Berria eta Errusia. Guztira 30 herrialdetako 92 hiritako irudiak daude, tartean Pasaia, Tutera eta Ondarroakoak.

Finalisten artean aukeratzeko bozketa martxan da eta erabiltzaileek urtarrilaren 30era arte eman dezakete botoa.