Pasaia Hiria Olerki Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da abenduaren 1era arte

Pasaia Hiria Olerki Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da abenduaren 1era arte Gaia askea izango da eta gutxienez berrehun bertso lerro idatzi beharko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pasaia-hiria-olerki-lehiaketara-lanak-aurkezteko-epea-zabalik-da-abenduaren-1era-arte/@@download/image/Poesia.jpg
2023/11/06
Gaia askea izango da eta gutxienez berrehun bertso lerro idatzi beharko dira.
Pasaia Hiria Olerki Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da abenduaren 1era arte

Pasaia Hiria Olerki Lehiaketaren 22. edizioa antolatu du Pasaiako Udalak, eta bi modalitate izango dira: Xabier Portugal – Pasaia Hiria, euskaraz aurkeztutako lanetarako, eta Pasaiako hiria – Altamira Puente, gaztelaniaz aurkeztutako lanetarako.

Hemezortzi urtetik gorakoek har dezakete parte, eta lehiaketara aurkezturiko lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Gaia askea izango da, eta gutxienez berrehun bertso izango dituzte lanek.

Bi sari emango dira modalitate bakoitzean: lehena, 1.200 eurokoa; eta bigarrena, 600 eurokoa. Gainera, Pasaiako Udalak saritutako lanak argitaratuko ditu, aurreko edizioetan saritutako olerki liburuek jasotzen dituzten bildumekin jarraituz, Kezkak bilduma euskaraz eta Noray gaztelaniaz.

Lanak aurkezteko epea abenduaren 1era arte izango da irekita. Oinarriak hemen kontsulta daitezke.