Partitura irakurgailua

Boligrafo itxuradun Piano and Violen Learning Pen izeneko dispositiboa gai da musika notak irakurri eta hauek soinu bilakatzeko. Karaktereak antzematen dituen OCR teknologiari esker, luma antzeko hau pentagrama gainetik lerratzea nahikoa da marrek, kortxeek, fusek eta beltzek gordetzen duten sinfonia bozgorailu txiki batetik entzuteko. Metronomoa ere badu erritmoa ongi markatzeko eta, adibidez piano joleek hala behar izanez gero, modu independentean irakur ditzake ezker eskuari nahiz eskuin eskuari dagozkion notak. MP3 grabagailu eta erreprodukzio funtzioak ere baditu, eta 8GBko memoria, guzti-guztia 47 gramotan. Sinestezina, ezta? Solfeo urteak
zertarako!