Parte hartu GAZTEZULOren zozketetan!

Parte hartu GAZTEZULOren zozketetan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parte-hartu-gaztezuloren-zozketetan/@@download/image/20104154571Kenzazpi.jpg
2012/12/13
berria
Parte hartu GAZTEZULOren zozketetan!
Ken Zazpi, Audience, Lauroba eta UK Bill atsegin dituzula? Ba, lau taldeen kontzertuetarako makina bat sarrera daukagu hemen jabe bila; baita Donostian egingo duten Giza Eskubideen Zinemaldirako bestea hainbat ere. Aukera paregabe honi ihes egiten utzi behar al diozu?

Ken Zazpik larunbatean emango du kontzertua Bermeoko Kafe Antzokian, 22:00etan. Bi sarrera bikoitz emanen ditugu. Zozketan parte hartzeko, e-posta bidali behar duzu gaztezulo@gaztezulo.com helbidera, ostiraleko 17:00ak baino lehen.

Gernikako Audience taldeak, bere aldetik, Ondarroako Kafe Antzokian aurkeztuko ditu larunbatean ere, 22:30ean, A Shake in Calm Water diskoko kantak. Bi sarrera bikoitz banatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko, gauza bera: bidali e-posta gaztezulo@gaztezulo.com helbidera, ostiraleko 17:00ak baino lehen.

Lauroba eta UK Bill Hernaniko Gala aretoan ariko dira hilaren 22an, osteguna. Eta honetarako ere bost sarrera bikoitz ditugu harpidedunen artean banatzeko. Asteazkena, hilak 21, baino lehen e-posta gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bidali besterik ez duzu. Erraza, ala?

Musika baino gehiago zinema gustatzen bazaizu eta giza eskubideei loturiko auziek arduratzen bazaituzte, hilaren 23tik 30era bitarte Donostian izanen den Giza Eskubideen Zinemaldia duzu erreferente, ziur. Astebetez, solasaldiez gain, film luzeak, film laburrak eta erakusketak izango dira hirian ikusgai. GAZTEZULOk bost filmetarako hiruna sarrera ditu, eta zureak izan daitezke. Zozketa poltsan zure izen-abizenak sartzea nahi baduzu, bidali e-posta gaztezulo@gaztezulo.com helbidera osteguna, hilak 22, baino lehen. Ez ahaztu intereseko duzun film horren izena aipatzea! Hona aukera zabala:

The Women in White. (Gry Whitner, 2009). 2003ko udaberrian Fidel Castroren agintearen kontrako 80 gizonezko atxilo hartu zituzten. Haien emazteek dute hitza dokumentalean. Hilaren 25ean, igandea, 22:30ean.

Polytechnique. (Denis Villeneuve, 2009).  Montrealen 1989an eskola batean izandako sarraskiari buruzko filma da. Gizon batek eskolara jo zuen, arma bat eskutan zuela, ahalik eta emakume gehien erail nahian. Hilaren 26an, astelehena,16:30ean.

Crude (Joe Berlinger, 2009). Ekuadorreko 30.000 indigenak AEBetako Texaseko petrolio enpresa auzitara daramate, haien lurrak kutsatu dituelakoan. Hilaren 27an, asteartea,16:30ean.

My neighbour my killer (Ane Aghion). Ruandako genozidioaren ostean hutuen eta tutsien arteko harremanak bere onera ekartzeko saiakeren berri ematen du. Hilaren 28an, asteazkena, 16:30ean.

La doctrina del Shock. (Michael Winterbotton, 2009). Sistemak zenbait hondamendi, hala nola Indonesiako Tsunamia eta New Orleanseko urakana, gestionatzeko duen moduak merkatu librea ezartzeko helburua duela defendatzen du dokumentalak. Hilaren 29an, osteguna, 22:30ean.