Parte hartu GAZTEZULO.COM-en sarrera zozketetan!

Parte hartu GAZTEZULO.COM-en sarrera zozketetan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parte-hartu-gaztezulocomen-sarrera-zozketetan/@@download/image/20103127259Bolivia.jpg
2012/12/13
berria
Parte hartu GAZTEZULO.COM-en sarrera zozketetan!
Astelehenean 2010eko Zinema eta Kooperazio Emanaldia hasiko da, Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta. Filmak eta solasaldiak izango dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen. GAZTEZULOk Donostiako honako hiru emanaldietarako bina sarrera ditu. Pelikula Ocine Bretxan emango dituzte.
Astelehena, hilak 15, 20:00etan: 'El velo de Berta' filma
Asteartea, hilak, 16, 20:00etan: 'Nuestra historia esta en la tierra'
Asteazkena, hilak 17, 22:30etan: 'Trece pueblos en defensa del agua'.
Filmeok ikusi nahi badituzu, bidali e-maila gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure izen-abizenak, telefonoa eta pelikularen izenburua jarrita eta zozketan parte hartuko duzu.
Bestalde, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako eta Iluna antzerki konpainiaren 'Euskadi Tropikal' antzezlanerako bi lagunentzako bina sarrera ditugu zozketagai.


Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala Lesakako kultur etxean izanen da, hilaren 20an, larunbata. Sarrerak eskuratzeko honako galderari erantzun behar diozu: Norkirabazi zuen Nafarroako Txapelketa iaz? Bidali erantzunagaztezulo@gaztezulo.com helbidera. Asteartea izango da zozketan partehartzeko azken eguna.
Iluna konpainiak Andoaingo Bastero kultur gunean taularatuko du 'Euskadi Tropikal' obra,hilaren 19an, ostirala. Mezua gaztezulo@gaztezulo.com helbiderabidaltzen baduzu zozketan parte hartuko duzu. Euskal Herriko musikatalde mitiko batzuk ekartzen ditu gogora antzezlanak, hala nola,Barrigaca, Kortatu, Hertzainak eta La Polla.