Parte hartu Beldur Barik lehiaketan!

Parte hartu Beldur Barik lehiaketan! Hamargarren urtez jarri du Emakundek martxan indarkeria sexista saihestea helburu duen lehiaketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parte-hartu-beldur-barik-lehiaketan/@@download/image/layer.jpg
2019/09/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hamargarren urtez jarri du Emakundek martxan indarkeria sexista saihestea helburu duen lehiaketa.
Parte hartu Beldur Barik lehiaketan!

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 10. edizioa antolatu du. Urtero bezala, lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Beldur Barik programa BERDINSAREA izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, azaroaren 25eko ospakizunen harira, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarlanean antolatzen dituzte era batera antolatutako kanpainak. Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu (indarkeria fisikora mugatuta, eta emakumea biktima irudira mugatuta) eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusten izan da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea. Eta baita, mutilekin, berriz, jarrera sexistei aurre egiteko neurriak lantzea, eta eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izan dezaten animatzea. Testuinguru honetan Beldur Barik programa sortzen da. Etenganbeko mugimenduan eta haunditzen doan programa da, eta bertan lan egin eta inplikatzen diren pertsonen beharizanetara egokitzen dena.

PARTE HARTU!

12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten dutenak. Lanak aurkezteko eta jasotzeko epea 2019ko irailaren 9an irekiko da, goizeko 08:00etan, eta 2019ko azaroaren 5an itxiko da, gaueko 23:59etan. Parte hartzerako hiru kategoria daude:

1. kategoria: 2006an eta 2007an jaiotakoak (2019an 12 edo 13 urte beteko dituztenak)

2. kategoria: 2001 eta 2005 bitartean jaiotakoak (2019an 14-18 urte beteko dituztenak)

3. kategoria: 1993 eta 2000 bitartean jaiotakoak (2019an 19-26 urte beteko dituztenak)

SARIAK

1. kategoriako saria, ikus-entzunezko lana: 400€

1. kategoriako saria, ikus-entzunezkoa ez den lana: 400€

2. kategoriako saria, ikus-entzunezko lana: 400€

2. kategoriako saria, ikus-entzunezkoa ez den lana: 400€

3. kategoriako saria, ikus-entzunezko lana: 400€

3. kategoriako saria, ikus-entzunezkoa ez den lana: 400€

Sari berezia*: 300€

Parte hartzeari saria**: 300€

OINARRIAK

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak irakurtzeko, sakatu hemen! Horrekin batera, izena eman edo informazio gehiago nahi baduzu:

www.beldurbarik.eus

info@beldurbarik.eus

Harremana: 688 804 672