Parte hartu al duzu ama hizkuntza meme erronkan?

Parte hartu al duzu ama hizkuntza meme erronkan? Unescok gaur ospatzen du Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, eta sarean aniztasun linguistikoaren aldeko meme erronka aireratu dute; zein da zurea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parte-hartu-al-duzu-ama-hizkuntza-meme-erronkan/@@download/image/Captura de pantalla 2018-02-21 a las 12.11.35.png
2018/02/21
albiste-laburra
Unescok gaur ospatzen du Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, eta sarean aniztasun linguistikoaren aldeko meme erronka aireratu dute; zein da zurea?
Parte hartu al duzu ama hizkuntza meme erronkan?

Gaur, otsailaren 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du Unescok. Horrekin lotuta, munduan zehar aniztasun linguistiko eta kulturalak sustatzeko helburuarekin, Rising Voices mugimenduak ama hizkuntzen meme erronka ekimena jarri du martxan Twitterren.

 

Euskarazko hainbat meme ere aireratu dituzte. Animatzen zara? Sartu Twitterren, igo zure euskarazko memea, eta erabili #MemeML, #euskara eta #amahizkuntza traolak!

 

 

Ama Hizkuntzaren Eguna dela eta…@risingvoices.ek abian ipini du memeen kanpaina, munduan zehar aniztasun linguistiko+kulturala sustatzeko.
Euskal Herrian #MemeML eta #euskara traolak erabiliko ditugu...@euwikipedia @UNESCOmho @plazaberri @kontseilua @ZupiriaB @AEK_eus pic.twitter.com/XG4ubwX5ui

— Azkue Fundazioa (@AzkueFundazioa) 20 de febrero de 2018