Parrapean Komiki Lehiaketa martxan da

Parrapean Komiki Lehiaketa martxan da https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/05
berria
Parrapean Komiki Lehiaketa martxan da
Parrapean Komiki egunak topaketen baitan, Bilboko Udaleko Kultura Sailak III. Komiki Lehiaketa deitu du. Hauek dira oinarriak.

  1. Parte-hartzaileak: 14-17 urte bitarteko guztiek parte har dezakete lehiaketan, bai bakarka baita taldeka ere.
  2. Kategoria: Kategoria bakarra izango da: euskarazko komikia edo testurik gabeko komikia.
  3. Gaia eta formatua: Gaia librea da, baina protagonistak pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere. Pertsonaiak eta istorioa, biak, sortze-lan propioak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
    Obraren teknika librea da.
    Kolorez edo zuri-beltzean aurkez daitezke lanak.
    Lanak derrigorrez 2 orrialdekoak izan behar dira, A4 tamainakoak eta formatu bertikaldunak. Posible bada, paperean ez ezik, lanak formatu digitalean (jpg.) ere aurkeztu.
  4. Hizkuntza: Lanak euskaraz aurkeztu behar dira edo testurik gabeko komikia ere izan daiteke.
  5. Aurkezteko era: Lanetan ezin da egilearen izena agertu. Titulua edo gaia erabili behar da obra aurkezteko, eta gutun-azal batean entregatuko da eta ez da jarriko ez sinadurarik ez izenik.
    Gutun-azal horren barruan beste txikiago bat sartu behar da, titulu edo gai bera erabilita. Gutun-azal txikiaren barruan dokumentazio hau aurkeztu behar da:
    1. Honako datu hauek azaltzen dituen agiria: egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefono-zenbakia, ikastetxea, jaioteguna, helbidea eta helbide elektronikoa.
    2. NANaren fotokopia (edo jatorrizko nazioko antzeko agiriarena).
    3. Egilearen erantzukizunezko adierazpena, idazlana orijinala, argitaratu bakoa eta beste lehiaketaren batean saritu gabea dela ziurtatuz.
    4. Lana zenbait egileren artean egiten badute, guztiek aurkeztu behar dute dokumentazio hori.
  6. Lanak aurkezteko lekua eta eguna: Lanak eskuan entregatu ahal dira, edo postaz bidali, helbide honetan:
    Begon?ako Liburutegia:
    Circo Amateur Club Deportivo kalea, 2
    48004 Bilbo
    Ordutegia: astelehenetik barikura, 09:00- 20:30 (astelehen goizez itxita dago) eta zapatuetan, 10:00-14:00.
    Obrak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, urriaren 14ra arte izango da (data- tarte horretan Correos-eko zigilu-marka duten lanak onartuko dira).
  7. Sariak: Hiru sari hauek banatuko dira (nahiz taldea, nahiz norbanaka izan):
    · Lehen saria: Intuos Art Tablet + Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta lau ale + marrazteko materiala Goyaren eskutik + BERTON aldizkarian argitaratzea + Diploma
    · Bigarren saria: Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta lau ale + komiki sorta Bilboko Udal liburutegien eskutik + marrazteko materiala Goyaren eskutik + Diploma.
    · Hirugarren saria: Xabiroiren eskutik Xabiroi album bat eta lau ale + marrazteko materiala Goyaren eskutik + Diploma.
  8. Sari-banaketa: Sari-banaketa urriaren 29an, zapatuan, goizean, izango da "Parrapean komiki egunak" topaketen baitan, Karmelo plazan (Santutxun).
    Irabazleek sariak banatzeko ekitaldian egon beharko dute, edo bestela haien ordez norbaitek jasoko du.
  9. Lanen jabetza: Irabazleek zein aukeratutako guztiek lanak argitaratzeko eta zabaltzeko eskubidea emango diote Bilboko Udaleko Kultura Sailari, emandako sariaz gain, ezer ordaindu barik. Kultura Sailak eskubide hori erabili ahal izango du honetarako:
    1. Baimena emango dio Berton aldizkariari irabazlearen lana aldizkarian argitaratzeko.
    2. Bere kabuz argitaratu ahal izango ditu saridunen lanak eta beste lan aukeratuak, paperean edo formatu digitalean. Dena den, saridunak ez diren egileen lanak argitaratu baino lehen euren baimena eskatuko du Kultura Sailak.
    3. Erakusketa baten bidez zabaldu ahal izango ditu saridunen eta aukeratuen lanak.
    4. 2017ko otsailetik aurrera, egileek askatasuna izango dute beraien lanak nahierara erabiltzeko.
  10. Parte-hartzaileen erantzukizuna: Parte-hartzaileen erantzukizuna izango da aurkeztutako lanek bestelako egile- eskubiderik ez izatea, baita irudi- eskubide edo antzekoengatiko edozein erreklamazioren ardura ere.
    Era berean, lanen autoretzarekin lotutako edozelako erreklamazioak artisten ardurapean egongo dira.
  11. Epaimahaia: Aditutako epaimahai batek irabazleak aukeratuko ditu. Komiki arloko 3 adituk osatuko dute epai-mahaia.
    Lehiaketaren epaia "Parrapean"en prentsaurrekoan jakinaraziko da.
  12. Aurkeztutako lanak: Antolatzaileek aurkeztutako lanak babestuko ditu (originalak badira), eta horien zuzentasunaren ardura izango dute.
    Sari-banaketa egin ondoren, 15 eguneko epea izango dute parte-hartzaileek euren lanak eskatu ditzaten. Epe horretan eskatzen ez badituzte, Udalak suntsitu egingo ditu eskatu ez zaizkion lanak.
  13. Bestelakoak: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek beharrezko diren aldaketak egin ditzakete lehiaketak ondo funtzionatu dezan.