Parodiarako notizia

Parodiarako notizia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parodiarako-notizia/@@download/image/201210304913Sacha_Baron_Cohen.jpg
2012/12/13
berria
Parodiarako notizia
Duela hilabete mundu zabaleko berri agentziek jakitera eman zutenez, Hong Kongeko aberats batek 65 milioi euroko diru-saria eskaini zuen neska batekin harremanetan zen bere alabarekin ezkontzea lortzen zuen gizonarentzat. Pertsonaia eszentrikoetaz zerbait badakien Sacha Baron-Cohenek diruaren hotsa entzun du eta albiste hori ardatz izango duen filma prestatzen hasi da. Borat (2006) eta Bruno (2009) izan ziren lehenengo, The Dictator (2012) gero, eta proiektu berriari ere bide beretik jarri dio jada izena: The Lesbian.