Parlamentari lotiak

Parlamentari lotiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parlamentari-lotiak/@@download/image/10p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Parlamentari lotiak
Zenbat aldiz ikusi dugu legebiltzarra edo parlamentua erdi hutsik? Edo hango politikariak lotan edo sakeleko telefonoaz hizketan? Dirudienez, mundu osoan gertatzen dira horrelakoak. Kambodiako Informazio ministroak lo hartutako diputatuen irudirik ez ematea eskatu die bertako telebistei, eredu txarra dira eta. Ministroaren esanetan, bero handia dago legebiltzarrean eta beraz, ia ezinezkoa da loak ez hartzea. Telebistako langileak, ordea, ez daude ados ministroarekin. Izan ere, langileek diotenez, oso zaila da bigarren planoan diputatuak hartzen ez dituen irudirik lortzea.