Parkinsona tratatzeko teknika ez inbaditzaile bat aurkitu dute
Primateekin egin dute lan, eta beraien bitartez frogatu dute garunaren gune zehatz batean terapia genetikoa administratzea posible dela.
Honela, Parkinsona tratatzeko modu ez inbaditzailea eskuratzetik hurbilago gaude. Gainera, terapia mota hau bestelako garun gaixotasunetarako ere baliagarria izan liteke. Ikerketa honek frogatu du terapia genetikoa segurtasun osoz burutu litekeela garunaren gune zehatzetan.
Egun oraindik ez dago Parkinsonarentzako botikarik, ez eta berau modu eraginkorrean motelarazteko tratamendurik ere. Aplikatzen diren terapia eta teknikak beti mugatuak egon ohi dira garuna babesten duen geruzagatik.
Berriki burutu den ikerketa honetan frogatu dute garunaren gune zehatzetan erdiratutako ultrasoinuek garuneko geruza hori aldi batez ireki lezaketela eta odolean administratzen den tratamendua burbuineko gune horretara iritsi litekeela bertan kalterik eragin gabe.
Bost primateri terapia genetikoa aplikatu zitzaien eta hiru animalietan proteina neuronal kodifikatuak behatu ziren AAV9 bektorean. Honek frogatu zuen garunera modu eraginkorrean iritsi zirela.

